Historia

COVITE biktimen elkartea 1998ko azaroan jaio zen Euskal Herrian atentatuak jasan zituzten biktima batzuen bultzadari esker. Guztira, ETA eta GAL erakundeetako biktimak izan diren 400 familia baino gehiago elkartzen ditu. COVITEk demokrazia, legea, justizia eta oroimena eskatzen ditu ekintza terrorista ororen ostean.

2001ko otsailean COVITEk PSOEk eta PPk sinatu zuten askatasunen aldeko eta terrorismoaren aurkako itunarekin bat egin zuen.

2002an COVITEren Nazioarteko Sariak sortu ziren biktimen aldeko ekintzak saritzeko. Sarituen artean, Guardia Zibilaren, Polizia Nazionalaren eta Ertzaintzaren lehergailu-teknikariak, Antonio Beristain, Saïda Benhabiles, Javier Gómez Bermúdez, Iñaki Arteta, Carlos Herrera, Berriozar herriko bakearen aldeko bizilagunak, Rogelio Alonso, Florencio Domínguez, Marcos García Rey, Joseba Arregi, Alfredo Tamayo, María José Grech eta Carmen Alba egon dira.

2011an, COVITEk, Convivencia Cívica Catalana erakundearekin batera, Ermuako Foroaren hamargarren saria jaso zuen. Zergatik? “Elkarbizitza lortzeko justizia delako bide bakarra defendatzen duelako eta ETAri egindako lagapenek ekintza terroristak helburu politikoak lortzeko bidezkoak zirela balioztatzera bakarrik eramaten dutela salatzen duelako”

2014. eta 2015. urteetan, COVITEk www.mapadelterror.com webgunea aurkeztu du. Europako Batzordearen eta Countering Violence Extremism Global Expo ekimenaren txaloak jaso ditu. COVITEk proiektua Parisen (Frantzia) eta Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak) aurkeztu du terrorismoaren aurkako lanen eredu gisa.

Auzitegi Nazionalaren lehendakaria, José Ramón Navarro, COVITEko lehendakaria, Consuelo Ordóñez, eta COVITEko kidea, Antonio Recio, elkartearen ekitaldi batean

COVITEko lehendakaria, Consuelo Ordóñez, Espainiako enbaxadorea Arabiar Emierri Batuetan, José Eugenio Salarich, Hedayah-ko zuzendari nagusia, Maqsoud Kruse, eta Camilo José Cela Unibertsitateko kideak, Abu Dhabin.