Consuelo Ordóñez, presidenta
ETAk 1995ko urtarrilaren 23an eraildako Gregorio Ordóñezen arreba. Gregorio Donostian PPko zinegotzia zen eta legebiltzarkidea Gasteizen. ETAk Consuelo mehatxatu eta Euskal Herritik alde egin behar izan zuen.
Consuelo Ordóñez, presidenta
ETAk 1995ko urtarrilaren 23an eraildako Gregorio Ordóñezen arreba. Gregorio Donostian PPko zinegotzia zen eta legebiltzarkidea Gasteizen. ETAk Consuelo mehatxatu eta Euskal Herritik alde egin behar izan zuen.
COVITEko lehendakaria naizen aldetik, ongi etorria eman nahi dizuet. Covite.org webgunean terrorismoa eta terrorismoa justifikatzen dutenen aurka egiten dugun jardunari buruzko informazioa jasoko duzu egunero. Gainera, erradikalizazioa babesten dutenak eta gizon-emakumeen hilketa selektiboak defendatzen dutenak gelditzeko aktibismoa biktimen ardura bakarrik ez dela erakutsiko dugu.
Terrorismoaren biktimarik garrantzitsuena Zuzenbide Estatua da. Horren ondorioz, Covite.org-en helburuetako bat hurrengo belaunaldiei ondokoa erakustea da: erradikalizazioaren eta indarkeriaren bidez inposatu nahi diren proiektu politiko edota erlijiosoen arriskuak.
Gure eguneroko jarduna zeurea ere bada. Facebook eta Twitter plataformetan ere aurkitu gaitzakezue. Estekak orrialde honen eskuinaldean bertan dauzkazue ordenagailu batean bazaudete. Mugikorrean, aldiz, behekaldean dituzue. Eskerrik asko eta ongi etorriak, berriro ere, zeuen etxera.
Cristian Matías
ETAk 1976ko martxoaren 13an eraildako Manuel Albizu taxi gidariaren biloba.
Antonio Recio
ETAk 1979ko martxoaren 23an eraildako Antonio Recio polizia eta CESID erakundeko agentearen semea.
José María Lobato
1997ko abenduaren 5ean ETAren atentatu batean zauritutako eskolta.
Concepción Fernández
ETAk 1980ko azaroaren 21an eraildako Aurelio Prieto guardia zibilaren alarguna.
Irene Muñoz Escandell
Juan Antonio Muñoz Roig, 1992.ko ekainaren 9an Madriden izandako atentatuan zauritutako Itsas kapitainaren alaba.
Iñigo Pascual Ramos
Ángel Pascual Múgica, 1982.ko maiatzaren 5ean Bilbon eraildako Lemonizeko zentral nuklearraren injineruaren semea.
Maribel Lolo
1978ko apirilaren 15ean ETAren atentatu batean larri zauritu zen Portugaleteko Udaltzaingoko agente Jesús Lolo Jatoren alaba.
Jesús Argudo
FARVAk 1980ko maiatzaren 2an eraildako Jesús Argudo Canoren semea.
Julio Viudaurre
ETAk 1980ko maiatzaren 1ean eraildako Jesús Vidaurre Olletaren semea.